Pregón Aste Nagusia Pregoia (Iraia Iturregi)

Bilbotarrok!

Gezurretan ez hasteko, niretzat pregoilaria izatea izugarrizko ohorea dela esan behar dizuet. Argi eta garbi. Adibide bat ipintzearren, hau da Liga bat irabaztea legez, zeren ez litzateke ausartegia esatea Aste Nagusia eta Athletic eskutik lotuta doazela.

Azken hau ez da aste erraza izan niretzako. Taldekide eta senideek soilik dakite zer nolako komeriak jasan behar izan ditudan Pirinioetan entrenatzen egon garen egun hauetan. Ez diot inori desio. Badakit zurrunbiloaren erdian sartu nautela, baina egiari zor, ozen esan behar dizuet baita ere, kokoteraino nautela Aste Nagusia zer den ez dakitenek. Aski da! Pertsonak nahi ditugu Aste Nagusian, arraza, sexu zein ideologia politikoa alde batera utzita. Eta guztiok batera jaietaz gozatu beharra daukagu. (Leer más...)

Comentarios